Gaur, urtarrilaren 27an, behin betiko ireki egingo dela Bizkaian, Gobela ibai inguruan dagoen Etxezuri-Larrañazubiko oinezkoentzako pasabidea, bertan aurrera eraman diren obrak burutu ondoren.
Gobela ibaian Leioako Etorbidea zubitik Larrañazubiko Eskola publikoraino doan eremuan egin diren obra hauek “Getxoko Gobela ibaiaren egokitzapen hidrauliko eta ingurumen berreskuratze proiektuaren” barnean daude. Alde batetik lurren kota jaitsi egin da, uraren ibilbidea hobetzeko eta, horrekin batera, uren maila murriztu eta inguruko uholde arriskua saihesten saiatzeko. Beste alde batetik, Leioako eta Jolasetako zubien eraispen eta berreraikitze lanak burutu dira, lehengoaren arkua ez baitzen nahikoa urek lortzen duten mailerako.
Aste honetan, zehazki, lanen barnean zeuden zerbitzu elektriko eta telefonikoen lekualdatzea amaitu da. Ekintza horrekin, haiek ibaiertz, eta ibai inguruko landaretzan zuten eragina ekiditu nahi izan da
Azken jarduera hauek bukatuta, oinezkoen pasabidea berriro ireki egin da bere erabilpen publikorako.