Nazioarteko bilera ezberdinen babespean sortutako dokumentu-sorta zabalean islatuta gelditu da, azken urteotan, hezkuntzak ingurumen-politiketan izan behar duen egitekoa, eta horien artean honako hauek nabarmendu ahal dira, besteak beste: MAB Programa (1971), Stockholmeko Konferentzia (1972), UNESCOk koordinatutako Ingurumen Hezkuntzako Nazioarteko Programa (PIEA, 1975), Brundtland txostena (1987), Rioko Adierazpena (1992), Aalborgeko Gutuna (1994) eta Johannesburgeko Garapen Iraunkorreko Munduko Gailurra (2002). Horietan guztietan, inguruan dugun ingurumen-narriaduraren prozesu arras azkarra alderantzikatzeko tresna baliagarritzat azaltzen da ekintza hezitzailea, gizarteak esku har dezan. Informazioaren hedapena nahiz hiritarren gaikuntza, sentsibilizazioa eta hezkuntza lehentasunezko ekintza bihurtu dira, beren plan eta programetan gizartean ingurumen-hezkuntza sustatzeko eta aldaketa-prozesuak bideratzeko beharrezko neurriak barne hartu behar dituzten Gobernuen politiketan, komunikazio, ikaskuntza eta ezagutzaren kudeaketaren bitartez konponbide iraunkorretarantz jotzeko.
Uraren alorrean, uraren kudeaketa eta erabileraren inguruko pentsamoldea aldatzearekin lotuta dago funtsezko erronketako bat. Uraren kudeaketan funtsezkoa den ekintza berrorientatzeak eskatzen duen aldaketa, batik bat, antropozentrikoa izatetik, kudeaketa ekosistemikoa eta holistikoa izatera pasatzen da, kudeaketa horretan ingurumen-balioek lehentasuna izan behar dutelarik. Pentsamolde-aldaketa horri arrakastaz ekin ahal izateko, gizarte-pedagogiako lan handia eta interesa duten eragile guztien erantzukidetasun erabakigarria behar dira. Horrela, ingurumen-arloko prestakuntza eta hezkuntza eta hiritarren kontzientziatzea eta sentikortzea funtsezkoak bihurtu dira, europar esparruan uraren politika arautzen duten hainbat legek eta arauk derrigortzen dituzten ingurumeneko eskakizun berriak arrakastaz lortzeko. Zuzentasuna, eraginkortasuna, aurreztea eta, batez ere, ur-ingurunearen kontserbazioa, narriatutako ibai-ondare ahula kontserbatu, babestu eta zaintzera zuzendutako uraren kudeaketa-eredu berriak oinarri dituen zutabeak bihurtu dira.
Ikastaro hauek 2010. urtean hasi ziren. Hauen helburua hauek dira: gizartearen kultura- eta pentsamolde-aldaketaren alde egingo duten argudioak ematea, aldaketa horren bitartez ur eta ibaietaz dugun kontzeptua (ur-biltegi hutsak), uraren ekoizpenerako baliagarritasunak, funtzioak eta lurraldeari, ingurumen, ekologia, paisaia, gizarte, kultura eta emozio eta zentzumenen alorrean, lotutako balioak aldatzerik izan dadin. UEZ bezalako nazioarteko ingurumen-lege berrietan uraren balorazioaz eta kudeaketaz jasotako ikuspegi berriek, babes, kontserbazio eta garapen iraunkorraren paradigma ezartzen dute funtsezko erreferentziatzat. Baina alderdi horiek ezingo dira lortu gizarteak ur eta ibaien inguruko pentsamoldea sakonki berritzen ez badu.
2011
Online Ikastaroa: Uraren arloko hezkuntza, gaikuntza eta ingurumen-sentsibilizazioa.