Ur Agentzia

Acceso a euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Plan Hidrologikoaren Informazio Publikoa

Plan hidrologikoa plangintza hidrologikoaren prozesuaren hirugarren etapa eta ardatz nagusia da. Plan honetan plangintza hidrologikoaren helburuak lortzeko neurriak eta tresnak ezarri behar dira, aurreko etapan definitutako helburu (Uraren Kudeaketako gai garrantzitsuak) eta estrategietatik abiatuz.

Plangintza Hidrologikoaren Araudiko 74. arti¬kuluan eta Uraren ekainaren 23ko 1/2006 Legeko 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, Uraren Euskal Agentziak iragarri duenez, «EAEko barneko arroen Plan Hidrologikoaren proiektua» eta esparru honi dagokion «EAE Neurrien programa» izeneko agiriak kontsultarako jendaurrean jartzeko aldia ireki da, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2010eko azaroaren 22ko Ebazpenaren arabera

Jendaurrean jarritako informazioa honako agiriek osatzen dute

UEZak eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamenduak ezartzen dituzten artezpideei jarraiki, Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen Plan Hidrologikoa egiteko, eta bide batez, Kantauri eta Ebroko mugapenak berrikustearen alde egiteko, partehartzezko prozesua jarri du abian Uraren Euskal Agentziak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Arroen Plan Hidrologikoaren Ingurumen Inpaktuaren Baterako Ebaluazio Prozedura.

Azken eguneratzea: 2011/05/24