Uraren Euskal Agentziak (URA) Espazio Datuen Azpiegitura (EDA - URA) aurkezten du. EDA hau, Euskal Autonomia Erkidegoko ur-inguruneari buruzko informazio geografikoaren ezagutza eta kontsumoa erraztea xede duten datu, tresna eta zerbitzu multzo batez osatuta dago.
Espazio-datuen azpiegitura bat sortzeko ekimena, informazio geografikoaren gero eta kalitate eta kopuru handiagoaren zein informazio hori kudeatzeko tresna egokiak izateko beharraren ondorio da. EDA honen sorrera bultzatu duen beste alderdi bat informazio hori argitara emateko beharra izan da, bestelako administrazio, enpresa eta hiritarrek kontsumi dezaten.
