|
URAREN KUDEAKETAKO GAI GARRANTZITSUAK.
Hidrologia Planak egiteko UEZk eta Plangintza Hidrologikoaren Araudi berriak (uztailaren 6ko 907/2007 Errege Dekretua) ezartzen dituzten hiru etapetako bigarrena da Gai Garrantzitsuen Eskema. Uraren kudeaketaren arloan Mugapean gaur egun aurreikusi daitezkeen arazo nagusiak identifikatzea da helburua, eta identifikatutako arazoak konpontzeko eta ingurumenaren arloan aurreikusitako helburuak lortzeko ekintza-estrategiak zehaztea.
Hori guztia hurrengo etaparen oinarri izan beharko da: Hidrologia Plana egiteko etapa, hain zuzen.
Euskal Herri Barruko Arroetako Uraren Kudeaketako Gai Garrantzitsuen Eskemako agiriak, (EBAZPENA, 2008ko uztailaren 30ekoa - EHAA - 2008ko irailak 2, asteartea ) orain, jendaurrean jarri dira. Uraren Euskal Agentzian idatzitako zirriborroen gainean jendeak parte hartzeko prozesu batean oinarrituta egin dira agiri horiek.
Parte hartzeko prozesu horren diseinua bi aldetatik antolatu da: bata, herritarrek parte hartzekoa, jendarte osoari irekia; eta bestea, selektiboagoa, EAEko ur-baliabideak kudeatu, erabili eta zaintzen inplikazio handiena duten eragileen parte-hartzea bideratzekoa.
Jendarteari irekitako parte hartzeko prozedura web orri batean oinarritu da (www.uragua-euskadi.net): sortu den informazio guztia jarri da, eta jendeak iradokizunak egiteko aukera eman da. Prozedura selektiboan, eragile sozialek hartu dute parte, eztabaidarako 16 lantegiren bitartez, bai arro hidrografikoen mailan eta bai arlokako gaietan.
GAI GARRANTZITSUEN ESKEMA. EUSKAL HERRI BARRUKO ARROAK
- Gai Garrantzitsuen Eskema. Euskal Herri Barruko Arroak
- Eranskina: Jendeak parte hartzeko prozesua
o Parte hartzeko prozesuaren deskribapena
o Parte hartzeko lantegietako txostenak
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAREN EKARPENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGO BARRUKO ARROETAKO GAI GARRANTZITSUEN ESKEMA EGITEKO
|