Ur Agentzia

Acceso a euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Uraren Euskal Agentziak Nazioarteko Lankidetzaren alorrean burututako akordioak

 

Garapen jasangarrirako herrialdeetako gobernuen sarea

Nazioarteko erakunde bat da, herrialdeetako gobernuak maila globalean ordezkatzeko ideiarekin sortu dena. Sare honek elkar ezagutzea, elkar lana, eta garapen jasangarrirako onak izan daitezkeen topaketak bultzatu nahi ditu eta, honekin batera, herrialdeen lana garapen jasangarrian izan ditzakeen garrantzia ezagutzera emanez.

Nrg4SD sarea 2002an Johannesburgoko Garapen Jasangarriari buruzko Mundu bilerara joan zirenak sortu zuten eta 2004an legalki inskribatu zen irabazi asmorik gabeko elkarte bezala. Nrg4SDren kudeaketa organoak sarea zuzentzen duen Batzorde betearazlea eta Batzar orokorra dira. Lehenengoa urtean bitan biltzen dena, eta bigarrena urtean behin Batzorde betearazlearen deialdia jarraituz.

URAk, sare honen barnean, Montevideon (Uruguay) 2010.urtean egin zen Klima Aldaketari buruzko herrialdeen goi bileran parte hartu zuen. Ekitaldi honetan sinatu zen Nrg4SDren parte diren garapen jasangarrirako herrialde gobernu eta elkarteen elkar ulertzerako memoranduma. Honekin egitarau bat prestatu zen Latin Amerikan eta Kariben uren inguruan lankidetza aldeaniztun baten oinarria ezartzeko.

Montevideon sinatutako memorando honen ondorioz, URAk parte hartu du handik aurrera egin diren urteroko Batzar Orokorretan eta informazioa, esperientziak eta kudeaketa praktika hoberenak elkar trukatzeko prestatu diren hitzaldi eta jardunaldietan eta gainera akordioak eta elkarteak sustatu nahi ditu.

Uraren Euskal Agentziaren (URA) eta Ekuadorko Probintzia Kontseiluen Kontsortzioaren (CONCOPE) arteko elkar ulertze memoranduma
Montevideo, 2010eko apirilaren 20a

Memorando de entendimiento entre gobiernos y asociaciones de gobiernos regionales de la red de gobiernos regionales por el desarrollo sostenible (nrg4SD) por el que se establece un programa marco de cooperacion multilateral en materia de aguas al nivel regional para América Latina y el Caribe
Montevideo, 2010eko apirilaren 22a

2011

Québec-en Batzar nagusia

igo

World Water Week

World Water Week ekitaldia ezinbesteko foroa da mundu osoko zientzialari, enpresa eta uraren politiken inguruan eskumenak dituzten erakunde publikoen ikuspuntu desberdinen elkar-trukaketarako. Bere lana egiteko modu onak berreskuratzean datza, ureraren kudeaketan zerikusia duten erakunde eta instituzio desberdinen politikei begiratu bat botaz,  herrialde txiroenen arazo eta beharrei erantzunak bilatzeko asmoz

URAk herrialde txiroenekin elkarlanean aritzeko bideak aurkitzeko asmoz parte hartzen du foro honetan. PNUDekin sinatutako hitzarmenetik abiatzen da, Uraren Kanonaren %5arekin ematearekin harreman zuzena duena, horregatik hitzarmen honen bidea jarraitzen duten proiektuak bilatu eta aukeratzen dira.

2010

Uraren Kalitatearen erronka, prebentzioa, erabilpen masiboa eta horniketa

2011

Aldaketa globalei erantzuna: Ura mundu urbanizatu batean.

igo

 

Europako herrialdeen ingurumen-konferentzia EBren esparruan dauden herrialdeetako ministro eta buruzagi politikoen plataforma da, herrialde mailan dauden ingurumen arazoak eztabaidatzeko

Plataforma hau 1993an jaio zen, europar lurraldeen elkar lanerako ingurumen eta jarapen jasangarriaren inguruan. Konferentziak, Steering Grouparekin harreman zuzena dauka. Bi erakunde hauen presidenteak bi urtetan behin egiten diren bilerak antolatzen dituzte  Gaur egunera arte 8 bilera ospatu dira

Konferentzien tartean, lau bilera tekniko egiten dira azken konferentzian ezarritako ekintza eta planen jarraipen, ebaluaketa eta kontrolerako. Urak Tailer hauetan parte hartu du

2009

Apirila:Edimburgo

Azaroa: Florenzia

2010

Martxoa: Namur,

Urria: Euskadin, Eusko Jaurlaritzak antolatua

igo

 

Nazio batuen garapenerako programa, ONUren jarduteko moduen aldaketa bultzatzeko erakundea da, eta nazioak bizitza hobe bat lortzeko ezaguerarekin, esperientziekin, eta beharrezko baliabideekin.. 177 nazio eta herrialdeetan gobernu eta herritarrekin  jardunean dabil mundu mailan eta nazio mailan dauden erronkei beraien erantzun propioak aurki ditzaten: gobernagarritasun dmeokratikoa, txirotasunaren murrizketa, Krisiaren aurkako prebentzio motak eta nola berreskuratu, Energia eta Ingurumena

URAk PNUDekin duen erlazioa 2008tik sinatutako hitzarmenetik datza. Hitzarmen hau Uraren Kanonaren %5 Afrikan aurrera eramaten ari diren proiektuetara zuzentzearekin erlazio zuzena dauka. Era berean, Uraren Euskal Agentziatik nazioartean Milurteko Helburuen 7C helburuak betetzeko %1aren alde egiteko konpromezu irmoa dago,

Uraren Euskal Agentziaren parte-hartzea

2011

Apirila: Marsellan egindako bilera

Ekaina: Tunezen egindako bilera

igo

Azken eguneratzea: 2011/10/19