Ur Agentzia

Acceso a euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

EAEko uren egoeraren jarraipenerako sareak


Uraren Zuzentarau Markoak(2000/60/CE),bere 8. artikuluan eta V. Eranskinean xedatutakoaren arabera, 2006ko abenduaren 22a baino lehen egin behar da ur-masen egoeraren jarraipenerako programen ezarpena.

Abenduaren 18ko 240/2007 Dekretu bidez, onartu ziren Uraren Euskal Agentziaren Estatutuak, eta Dekretu horrek xedatzen duenez, Erakunde Harremanetako eta Berrikuntzako Zuzendaritzari dagozkion jardueren artean daude, kalitatea eta kantitatea aztertzeko, kontrolatzeko eta jarraipena egiteko lanak.

 

Uren egoeraren jarraipena egiteko programen helburuak dira:

  • Dagokion barrutiko ur-masen egoeraren ikuspegi koherentea eta osoa lortzea.
  • Ingurumen-helburuen betetze-maila zehaztea.
  • Plan Hidrologikoaren neurriak ezartzeko programen eraginkortasuna ezagutzea.

Euskal Autonomia Erkidegoan programa jakin batzuk ezarri dira, ondoren adierazitako kasuetan:

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoan beste erakunde edo administrazio batzuk kudeatzen dituzten jarraipen-sare gehiago  daude ur-masen egoeraren jarraipena egiteko.

Azken eguneratzea: 2012/02/15