|
Orri honetan 2002. urteari dagokion EAEko LUR GAINEKO UR-MASEN KALITATEA ZAINTZEKO SAREAri buruzko txostenaren aurkezpena dago. Txosten honek 22 liburuki dauzka.
1. liburukian atal metodologikoak daude, bai laginak hartzeari buruzkoak, bai analitika eta datuak interpretatzeari buruzkoak. Horrez gain, gaur egungo egoera eta Uraren Esparru Zuzentarauaren (2000/60/EB) hurrengo pausuak azaltzeko sarrera dago.
2. eta 21. arteko liburukietan EAEko 20 unitate hidrologikoez (ur kontinentalak, transizio urak eta kostaldekoak) ematen da informazioa, bai jaso diren emaitzen gainekoa, bai egoera ekologikoa kalifikatzearen gainekoa. 22. liburukian gure uren egoeraren laburpen orokorra ematen da, hau da, datuen azterketa orokorra eta EAEko egoeraren laburpena, Uraren Esparru Zuzentaraua betetzen den ala ez adierazten duena.
Txostenean, ahal izan denean, ur kontinentalak, transizio urak eta kostaldekoak batera aztertu dira. Sarritan hori ezinezkoa izan da eta txostenean sistema biak (ibaiak eta itsasertza) edo hirurak (ibaiak, estuarioak eta kostaldeak) bakoitza bere aldetik aztertu da.
Dena den, egoera ekologikoa kalifikatzeko metodologiak azterketa bateratua egitera jotzen du. Horrela, egoerak ahal den neurrian konpara daitezke.
|