Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Acceso a euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Haisera
  2.  
  3. URA
 

Uren kalitatea


Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000/60/EEE Zuzentaraua, 2000ko urriaren 23koa, urei buruzko politikaren arloan jardun-esparru komunitarioa ezartzen duena, 2000ko abenduaren 22an Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera jarri zen indarrean.

Zuzentarauaren 8. artikuluak ezartzen du egoera ekologikoaren jarraipena egiteko sareek 2006ko abenduaren 22an baino lehen operatiboak izan behar dutela, eta V eranskinak ezartzen duenaren arabera egin behar dela aipatutako jarraipena.

Ildo beretik jarraituz, Eusko Jaurlaritzako Uren Zuzendaritzak 90ko hamarkadaren lehenengo urteetatik eginiko lanek administrazio hori oso leku onean kokatzen dute betekizun horiek ondo bete ahal izateko, alde batetik emaitzak lortzeko eta metodologiak antolatzeko bildutako esperientziagatik eta bestetik autokritikarako eta sare osagarriak koordinatzeko gaitasunagatik

Azaleko ur masen kalitatea zaintzeko sarea

Lurpeko uren oinarrizko kontrol sarea

Nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dagoen inguruko nitratoen edukia

Euskal kostaldeko estuarioetako sedimentuen poluzioa: Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Oria, Urola, Deba, Artibai, Lea, Oka, Butroi, Nerbioi eta Barbadun.

EAEko uren kalitatea zaintzeko beste sare batzuk:

Kalitatea kontrolatzeko munduko beste zenbait sare:

 

Azken eguneratzea: 2007/04/18