Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.
Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen bidez sortu zen Agentzia; eskubide pribatuko erakunde publikoa da, eta nortasun juridiko propioa izango du. Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikita egongo da.
Uraren Euskal Agentziaren jarduketa-ildo nagusiak honako norabide hauetara zuzenduta daude:
- EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea
- Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea
- EAEko saneamenduko planak amaitzea
- Uraren administrazio eraginkorra
- Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea
- Uraren arloko teknologi berrikuntza sustatu eta bultzatzea
- Uraren kudeaketan inplikatuta dauden giza-baliabideen maila hobetzeko informazioa eta prestakuntza antolatzea
- Uraren arloan milurteko helburuak lortzeko nazioarteko ekimenetan parte hartzea
Agentziaren egitura eta funtzionamendua bat datoz antolamendu juridiko komunitariotik eratortzen diren eskakizunekin, eta administrazioek eta erabiltzaileek eratzen duten antolamenduan oinarritzen da, uraren arloan tokiko erakundeek dituzten eskumenak errespetatuz.
|