Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.
Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen bidez sortu zen Agentzia; eskubide pribatuko erakunde publikoa da, eta nortasun juridiko propioa izango du. Eusko Jaurlaritzan ingurumenaren arloko eskumenak dituen sailari atxikita egongo da.
Uraren Euskal Agentziak bere gain dituen zereginak eta eskaini beharreko zerbitzua modu eraginkorrean betetzen ditu, erabiltzaileen partaidetzaren, beste administrazioen eskumenekiko errespetuaren eta partikularren eskubide eta interesekiko errespetuaren printzipioetan oinarrituta.
Uraren Euskal Agentzia hainbat egituratan dago antolatuta: gobernua, zuzendaritza, kudeaketa, koordinazioa, partaidetza eta aholkularitza. Uraren Euskal Agentziaren egoitza nagusia Arabako Teknologia-parkean dago (Miñao). Gainera,