Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Acceso a euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Haisera
  2.  
  3. URA
 

Esparru administrativoa


Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) Iberiar Penintsularen iparraldean dago, Kantauri itsasoaren ertzean, eta 209 km-ko itsasertza du. Kantabria, Gaztela-Leon, Errioxa eta Nafarroako Autonomia Erkidegoak eta Frantzia ditu mugakide. Azalera 7.234 km2-koa da, eta biztanleria 2.112.204 biztanlekoa (2003). Biztanle-dentsitatea, beraz, 292 biztanlekoa da km2-ko. Hidrologia-plangintzarako, EAEko lurraldea 3 Mugape Hidrografikotan dago banatuta: EAE barneko Arroak, Iparraldekoa eta Ebrokoa. Horien behin behineko izendapena 2003ko abenduaren 23an zegoen eskumen-banaketa aintzat hartuta egin zen.Osorik EAEtik igarotzen diren ibaien azalera Barneko Arroen egituran sartzen da, eta erkidego arteko beste ibai batzuetako trantsizioko uretara isurtzen duten ibaien azalera ere hor sartzen da. Iparraldeko Mugapekoak dira Oria, Urumea, Bidasoa eta Ibaizabal ibaien arro hidrografikoak, kostaldeko uretarako trantsizioa adierazten duten puntuetatik gora. Gainera, Aguera eta Karrantza ibaien arroak ere mugape horretan sartzen dira. Mediterraneo itsasora isurtzen duten arroak Ebroko mugapean sartzen dira.


Plangintza-esparruak EAEn


Lurralde Histórikoak

Azken eguneratzea: 2008/01/17