Ur Agentzia

Acceso a euskadi.net

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

Ekialdeko kantauri mugape hidrografikoko uholde arriskuaren atariko ebaluaketa (U.A.A.E.)

Kantauriko Ur Konfederakundeak eta URA Uraren Euskal Agentziak, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Ur Administrazioak diren heinean, 2011.ko Uztailaren 15etik aurrera eta 3 hilabeteren zehar, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoko Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) dagokion dokumentazioa kontsulta publikora zabaltzen dute, uztailaren 9ko 903/2010, uholde arriskuen ebaluazio eta kudeaketarako Errege dekretua jarraituz, Europar Parlamentu eta Kontseiluaren 2007ko urriaren 23ko 2007/60 /EB zuzentaraua araudi estatalera egokitzen duena.

2007/60 /EB zuzentarauaren helburua uholdeei lotutako arriskuak ebaluatzea da , eta administrazio publikoen eta gizartearen arteko ekintza koordinatuak lortzea, eraginda dauden lurraldeen giza osasunerako, ingurumenerako, ondare kulturalarentzako eta aktibitate ekonomikoarentzako uholdeek dakarten ondorio ezkorrentzako.

Lan hau fasetan garatzen ari da.

  1. Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketari (U.A.A.E.) Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsudun Areen ebaluazioa (U.A.P.E.A.). 2011. Abendua.
  2. Arriskuen eta arazoen mapak egitea (U.A.A.E.tan aukeratutako U.A.P.E.A.ena) 2013ko abendua.
  3. Uholdeen arriskoen kudeaketa plana (U.A.A.E.tan aukeratutako U.A.P.E.A.ena)

Lehenengo fase batean, eremuak definitzen dituen Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluaketa idatzi da, Erkide Autonomiko kaltetuen Babes Zibileko zerbitzuekin batera. Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoan guztira 69 Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsudun Area definitu izan dira: 56 Euskal Herriko Autonomia Erkidegoan, 12 Nafarroan eta 1 Gaztela eta Leonen. 411 km dira guztira eragindako ibai tarteen luzeera.

Bigarren fase batean, Uholde Arriskuaren Aldez Aurretiko Ebaluaketan identifikaturiko zonaldeen arrisku planak garatu eta errebisatzeari ekingo zaio. Martxan dagoen lan fase hau, alde batetik, zonalde ezberdinak bere uholde arriskuaren arabera mugatu eta klasifikatzea bilatzen du. Bestetik, uholde baten ondorioz ingurumenak, ondasun materialak eta populazioan pairatu ditzakeen kalte potentzialak adierazi nahi ditu.

Azkenik, identifikaturiko Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsudun Areetarako, Uholde Arriskua Kudeatzeko planak garatuko dira. Plan hauek neurri aringarri, aurrikusle, egituran ekile eta ez ekile sorta bat barneratuko dituzte. Helburuak: lur erabilpen berri seguruak bermatu eta gaurko arriskua murriztu eta superfizieko ur masen kondizio morfologikoen hobekuntza hobetzea. Neurri hauen elaborazio eta garapenerako konpetentziadun eta inplikaturiko Administrazioen arteko elkarlan estua ezinbestekoa bilakatzen da. (Herri Administrazioak, Foru Aldundiak, Autonomia Erkidegoak, Ur Administrazioak).

Azkenik 2007ko urriaren 23ko 2007/60 /EB zuzentaraua eta uztailaren 9ko 903/2010, uholde arriskuen ebaluazio eta kudeaketarako Errege dekretuak uholde arriskuen ebaluaketa eta kudeaketak gaur egun arte eginiko jardueren analisirako baliagarri zaigun erreminta da, baita inplikaturiko administrazio guztien etorkizunean koordinatuko dituzten jardueretarako erabili beharreko irizpideei buruz gogoeta egiteko tresna.

Ondoren berikuspen eta kontsulta publikora zabaldu diren dokumentuak aurkezten dira:

Aurkezturiko behin betiko dokumentuak Ekialdeko Kantauri Mugape Hidrografikoan eskumenak dituzten Euskal Herriko, Nafarroako eta Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoko ekarpen eta oharrak barneratzen ditu.

Uraren Euskal Agentziara iradokizun eta iruzkinak helarazteko, e-postaz epri@uragentzia.net –ra

Azken eguneratzea: 2012/05/14