1.- Oinarri horien helburua diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da, eta diru-laguntza horiena EAEn uraren gaian ingurumenaren arloko informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko ekimenen gastuak ordaintzea.
2.- Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondoko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:
250.000 €
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena; honen bidez, publiko egiten da uraren gaian ingurumenaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena; honen bidez, publiko egiten da uraren gaian ingurumenaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena. Honen bidez ebazten da uraren gaian ingurumenaren arlorako prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko jardueretarako diru-laguntzen deialdia. Diru-laguntza deialdi hori 2011ko abenduaren 20ko Ebazpenaren bidez arautu zen.
Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean Orio Kalea, 1-3, 01010, Vitoria-Gasteiz (Araba).
Agentzia horren Arroen bulegoetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.
Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean Orio kalea, 1-3, 01010, Vitoria-Gasteiz (Araba).
Agentzia horren Arroen bulegoetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.
Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean Orio kalea, 1-3, 01010, Vitoria-Gasteiz (Araba).
Agentzia horren Arroen bulegoetan, edota Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan.
1.- Oinarri horien helburua diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea da, eta diru-laguntza horiena EAEn uraren gaian ingurumenaren arloko informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa lantzeko ekimenen gastuak ordaintzea.
2.- Aurreko atalean ezarritakoaren arabera, ondoko jarduera hauei eman ahal izango zaie diru-laguntza:
- Uraren gaian ingurumenaren arloko arazoak ezagutu, balioetsi, prebenitu eta hobetzea bultzatzeko jarduera berritzaileak diseinatu eta abian jartzea.
- Printzipioak bultzatzeko kanpainak, jardunaldiak, topaketak, mintegiak edo lantegiak, garapen jasangarria eta uraren kultura berria antolatzea.
- Laguntzen xede den gai horren inguruko informazioa eta zabalkundea lantzeko tresnak diseinatu eta abian jartzea: hala nola, argitalpenak edo/eta gidak.
- Ur-inguruneek ekologiaren aldetik duten kalitatea hobetzera bideratutako Ingurumenaren arloko boluntariotza-ekintzak.
- Ur-ingurunea zaindu eta ura aurreztea sustatzeko, herritarrei informazioa eman edo/eta sentsibilizazioa lantzeko kanpainak antolatzea.
- Artikulu honen 1. atalean ezarritakoarekin bat datozen jarduerak.
Laguntzak jasotzeko aukera izango dute Toki Araubidearen Oinarrien Legeko 3. artikuluan aipatzen diren tokiko erakundeek, partzuergoek, horietako batek edo batzuek osatutako merkataritza-sozietateek eta irabazi asmorik gabeko elkarte eta fundazioek. Legez eratuta egon beharko dute, eta kasuan kasuko administrazio-erregistroan inskribatuta, gutxienez ebazpen hau argitaratu baino urtebete lehenagotik, eta egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Euskal Autonomia Erkidegoan eduki beharko dute.
Diru-laguntza hori jaso ahal izateko, eskatzaileek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituztela egiaztatu.
- Aurkezteko den proiektuan proposatutako helburuak beteko direla bermatzeko behar den egitura eta gaitasuna eduki.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek eta horien erakunde autonomoek emandako lehenagoko diru-laguntzarik ez edukitzea justifikatzeke edo itzultzeke.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek eta horien erakunde autonomoek emandako lehenagoko diru-laguntzarik ez edukitzea justifikatzeke edo itzultzeke.
- Onuradun izaera lortzeko debekurik ez edukitzea. Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluaren 2. eta 3. ataletan daude adierazita debekuak.
- Erakunde eskatzaileak ezingo du sartuta egon diru-laguntzak edo laguntza publikoa jasotzea eragozten duen inolako debeku edo administrazio-zehapen edo zehapen penaletan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako seigarrenean ezarritakoa barne.
Ebazpen honen xede diren ekonomia-baliabideen zenbatekoa, guztira, berrehun eta berrogeita hamar mila eurokoa da (250.000 €): Uraren Euskal Agentziaren Aurrekontuetan 2012eko ekitaldirako horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetakoa da.
Interesa duten erakundeek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, behar bezala beteta aurkeztu beharko dituzte eskabideak, Eranskinaren arabera eta Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiari zuzenduta, Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorrean, Orio kalean 1-3, 01010, Gasteiz (Araba), Agentzia horren arroen bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein lekutan.
Onuradun mota bakoitzari eska dakiokeen berariazko dokumentazioa gorabehera, eskatzaile guztiek aurkeztuko dute eskabidea, jarraian zerrendatuko diren agiriekin batera; originalak edo kopiak aurkeztuko dira, eta, kopiak badira, behar bezala konpultsatuta egon beharko dute.
a) I. Eranskinaren araberako eskaera-eredua, erakundearen arduradunak izenpetuta.
b) Diruz laguntzea eskatu den jarduera egiteko konpromisoa onartzen dela adieraziz erakundeko organo eskudunak egindako ziurtagiria.
c) Ogasuna eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean edukitzearen ziurtagiri eguneratua.
Zergen adierazpena aurkezteko betebeharrik ez duen erakundea baldin bada edo salbuetsita baldin badago, edo Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharrik ez baldin badauka, zerga-betebeharretan edo Gizarte Segurantzan alta emanda egon beharrik ez daukala ziurtatzen duen adierazpena aurkeztu beharko du erakundearen ordezkariaren izenean, eta gainera, Ogasun Publikoko zergapekoen erregistroan eta Gizarte Segurantzan alta-egoeran dauden afiliatuen erregistroetan erakunde hori ez dagoela dioten administrazio-ziurtagiriak ere bai.
d) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko organoek eta horien erakunde autonomoek emandako lehenagoko diru-laguntzarik justifikatzeke edo itzultzeke ez edukitzea erakunde eskatzaileak egindako erantzukizunezko adierazpena, ebazpen honen II eranskinean zehazten den eredu normalizatuaren arabera.
e) Helburu bererako eskatutako beste diru-laguntza edo laguntza batzuen inguruan erakunde eskatzaileak egindako erantzukizunezko adierazpena: eman diren ala ez eta zenbatekoak diren zehaztuko da, ebazpen honen II eranskinean zehazten den eredu normalizatuaren arabera.
f) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez edukitzearen erantzukizunezko adierazpena, eta horretarako legezko inolako debekurik ez izatearena, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztu bezala, ebazpen honen II eranskinean zehazten den eredu normalizatuaren arabera.
g) Datuen alta / hirugarren interesduna, ebazpen honen III eranskinean zehazten den eredu normalizatuaren arabera.
h) Azalpen memoria, euskaraz eta gaztelaniaz, gutxienez honako datu hauekin:
- Jardueraren izenburua.
- Jardueraren definizioa.
- Jarduera gauzatzeko epea eta lanen kronograma.
- Aurrekontua.
Hilabete bat Ebazpena EHAAn agertzen den hurrengo egunetik.
Ebatzi eta ezagutarazi egingo da gehienez bi hilabetetan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik.