|
ETB3 euskarazko kate berria gaur jarriko dute abian. Lurreko telebista digitalaren eta Euskaltelen kable bidez ikusi ahal izango da. Euskarazko produktu askorentzat lehen leihoa izango da. Hiru marka izango ditu ardatz ETBren euskarazko bigarren kateka: Betizu, Gaztea eta EITB Kultura.
"Jende gazteari" begira egindako euskara hutsezko batea da ETB3. ETBko zuzendari Bingen Zupiriak adierazi duenez, kate berriaren helburu nagusia "ETB1en eskaintza osatu eta zabaltzea" da. "Nolabait esatearren, ETB1en bigarren katea izango da, eta horrek ETB1eko eduki batzuk modu egokiagoan programatzen lagunduko digu".
Urte hauetan guztietan, EITBn hiru komunitate nagusi sortu dituzte: haurrena, Betizu markarekin; gazteena, Gatez markarekin; eta EITB Kultura. "Hiru eduki horiek gure euskarri guztietan agertuko diren markak dira, eta telebistaren kasuan ETB3 izango dute euren euskarri nagusia".
EITBren Betizu marka Interneten izango da, baina bereziki ETB3 izango du tartea. Gaztea komunitatearen oinarrika irratia, Gaztea webgunea eta ETB3n Gaztea markaren pean emango diren tarteak dira. EITB Kultura euskaraz eta gaztelaniaz izango da, ETB1en, ETB2n, Interneten irratian eta ETB3n.
Orain arte, lurreko telebista digitalean ETB1, ETB2, ETBSat eta Canal Vasco ikusi ahal ziren.
Gaurtik aurrera, Canal Vasco desagertu egingo da, eta haren lekua ETB3k hartuko du. 2009 urte bukaeran, ETB4 estreinatzean, ETB Sat desagertuko da. "ETB4 kate parte-hartzailea eta eleaniztuna izango da.
|