Munduko globalizazio prozesuak eragindako eraldaketa sakonak eta erronka berriei egokitzeko beharra dela eta,Eusko Kaurlaritzak Euskadi Informazioaren Gizartean plana diseinatu zuen. Plan hau euskal gizartea aro digital berriari egokitzeko apustu estrategikoa da eta kultur aldaketaren alde egin eta hiritarren esku jartzen ditu teknologia berriak hauen bizitza kalitatea hobetu, gizartearen oreka handitu eta ekonomiaren balioa indartzeko asmoz.
Helburu hau lortzeko, Planak sareari balioa gehituko dioten eduki eta zerbitzuak erabiltzea eta sortzea ahalbidetuko duten jarduketa-eremuak garatzeko armoniaz eta modu orekatuan eragiten du. Honela, Eusko Jaurlaritzak programa ezberdinak jarri ditu martxan hiritarrentzat, adibidez Konekta Zaitez; honen helburua Interneterako sarbidea erraztuko duten diru laguntzak ematea da.
2007ko azkeneko hiruhilekoan 873.200 izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan Internet erabili duten 14 urte baino gehiagoko pertsonak, hots, adin horretako euskal biztanleria osoaren % 47,4 Eustatek landutako datuen arabera.
Ehuneko hori urte bereko bigarren hiruhilekokoa baino % 3,5 handiagoa da. Iazko datuekin alderatuta, aldiz, igoera % 13,9koa izan da.
Informazioaren eta komunikazioaren inguruko teknologiako ekipamenduak gero eta ugariagoak dira euskal etxeetan. 2007ko laugarren hiruhilekoan Euskaldiko etxeen % 57tan dute ordenagailua, beraz, urte bereko bigarren hiruhilekoan baino % 3,8 gehiagotan eta aurreko urteko hiruhileko berean baino % 9,3 gehiagotan.
Era berean, Euskadik Tokiko Eragileen Prestakuntzarako Nazioarteko Zentroa, CIFAL BILBAO du, hau UNITAR –Nazio Batuen Institutua Hezkuntza eta Ikerkuntzarako- elkartearekin batera sortu zen eta IT4ALL –Hirien eta Agintari Lokalen Informazioaren Gizartearen Sarea- elkartearen idazkari tekniko gisa jarduten du; elkarte honen lehen Munduko Goi-Bilera Ginebran egin zen 2003an. Mundu mailako erakunde honen xedea mundu guztiko tokiko agintariak Informazioaren Gizartearen ikuspuntu berbera izatea da.