Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia


 
Innobasque Agencia Vasca de la Innovación-Berrikuntzaren Euskal Agentzia elkarte pribatua da, irabazi-asmorik gabekoa, Euskadin berrikuntza alor guztietan koordinatzeko eta bultzatzeko, eta espiritu ekintzailea eta sorkuntza sustatzeko sorturikoa.

Honako eragile hauek osatzen dute Innobasque: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko agenteek, euskal erakunde publikoek, enpresaburuen eta langileen ordezkari instituzionalek eta berrikuntzarekin loturiko edozein erakundetako ordezkariek.

Innobasquek lankidetzarako plataforma eta sare indartsua eskaini nahi die agente horiei guztiei, horren bidez euskal gizartean berrikuntzari loturiko balio eta jarrerak bultzatzen dituzten jarduerak garatzeko, hots, gure mugetatik kanpo Euskadi berritzailearen irudia zabaltzen duten ekintzak garatzeko, betiere Euskadi I+G+Bko gune aurreratua izateari begira, baita euskal enpresa eta erakundeetan berrikuntza-dinamikak sortzeko lagungarri izango diren balio eta jarduera guztiak ere.

 
Erlazionatutako esteka:
 
Innobasque
Azken eguneratzea: 2008/10/21