Hasiera

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa
EUSKAL ERESERKI OFIZIALA
 


 Euskal Ereserkia Eusko Legebiltzarraren 1983ko apirilaren 21eko Legearen bidez onartu zen. Une horretatik, ereserkia, ikurriñarekin batera, euskal identitatearen ezaugarri adierazgarrienetarikoa izan da.

Euskal Ereserkiak ez dauka letrarik eta dantzatu aurretik ikurriñari agurra egiteko jotzen zen doinu herrikoian oinarrituta dago. Doinu horren egilea ezezaguna da. Geroago, euskal nazionalismoaren eragileak, Sabino Arana Goirik, testu bat idatzi zuen eta melodia zaharrari egokitu zion. Horrela sortu zen "Gora ta Gora", Eusko Alderdi Jeltzalearen ereserki ofiziala.

1935ean, lehen Eusko Jaurlaritzak, baterakoak, EAJk, PSOEk, Alderdi Errepublikarrak, ANVk eta Alderdi Komunistak osatuta, gaur ezagutzen dugun moduan onartu zuen Ereserki Ofiziala. Berrogeita zortzi urte geroago, 1983an, doinu horrek alderdikeria guztiak alde batera utziak zituela eta aurkakotasun guztiak gaindituta zeuzkala zeritzon Eusko Legebiltzarrak. Hortaz, apirilaren 14ko 8/1983 Legearen bidez, bere egin zuen Ereserkia. Horren doinua honela transkribatzen da:


 Euskadiko ereserki ofizialaren partitura

sonido Euskal ereserki ofiziala (erreproduzitu)



         Jaitsi (.zip - 1,95 MB)

 
 

 


Azken eguneratzea: 2006/12/15