Eusko Jaurlaritzaren "Euskadi 2000-Hiru Ekimena"ren barruan, "Euskadi Informazio Gizartean Plana"k Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berrien hedapena eta erabilera bultzatu nahi ditu EAEn.
Ekimen orokor honen babesean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien hedapenerako bere proiektu propioa jarri du abian, PREMIA (2000-2003) izenekoa hain zuzen ere, Hezkuntza Sistemak arlo honetan dituen beharrei aurre egiteko.
PREMIAk, 2000-2003 aldian zehar, ikastetxeak azpiegituraz eta ekipoz hornitu, eta beharrezko gutxienekoak bermatu nahi ditu Sare Publikoko Ikastetxe GUZTIETAN, Informazioaren Gizartea deitu izan den horretaz baliatu ahal izan daitezen.
Jarduteko hiru eremu nagusi finkatu ziren sare hori sortzeko:
1. Ikastetxeko sare lokala
2. Ekipamendu informatikoa
3. Interneterako banda zabaleko konexioa eta Saileko Intranet batekiko konexioa
Baita hezkuntza-sarearen ondorengo egitura zehaztu ere:

Jarraian, eremu hauetako bakoitzeko helburuak laburbilduko ditugu:
1.1 Sare lokala
Sailaren mendeko ikastetxeetan eta laguntza-zentroetan kableak jarri, eta zenbait puntu bikoitz kokatzea, ikastetxearen motaren eta neurriaren arabera.
Ondorengo taulan erakusten dira puntu bikoitzak jartzeko irizpideak.
|
Kokapena
|
Puntu bikoitzak
|
|
Zuzendaritza
|
BAI
|
|
Idazkaritza
|
BAI
|
|
Ikasketaburua
|
BAI
|
|
Administrazioa
|
BAI
|
|
Orientatzailea, Aholkularia, Pedagogia Terapeutikoa
|
BAI
|
|
Irakasleen Gela
|
BAI
|
|
Mintegiak, Sailak, Tutoretzak
|
BAI
|
|
Liburutegia / Mediateka
|
BAI
|
|
Lantegiak, Laborategiak eta DBHko gela espezifikoak
|
BAI
|
|
Laguntza-gelak, Musika, Ikus-entzunezkoak, Ingelesa
|
BAI
|
|
Informatika-gela
|
BAI
|
|
Komunikazio-aretoa
|
BAI
|
|
Gela arrunta
|
EZ
|
|
Gimnasioa, Ekitaldi-aretoa, Atezaintza, Jantokia, Sukaldea, Ikasleen edo/eta Ikasleen Gurasoen Elkartea, Bilera-gelak, eta abar.
|
EZ
|
Sare lokal horietako bakoitzak ikastetxea honakoez hornitzea dakar: telekomunikazio armairua (rack) eta beharrezko elementu elektronikoak (switch-ak, hub-ak, router-ak, etab…), baita zerbitzaria ere, ikastetxe bakoitzaren ezaugarrien arabera.
1.2 Ekipamendu informatikoa
Ikastetxe guztientzako dotazio estandarra (bidezko salbuespenak izan ezik):
- Ikastetxe bakoitzeko eskaner bat.
- Sareko inprimagailu bana.
- Koloretako injekzioko bina inprimagailu.
- Windows sistema eragilea eta pakete ofimatikoa duten ordenagailuak.
- Windows sistema eragilea eta pakete ofimatikoa duen ordenagailu eramangarri bana.
Eta ikastetxe baten bigarren eraikinetarako:
- Sareko inprimagailu bana.
- Ordenagailu eramangarri bana (Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan bakarrik).
Ikastetxe bakoitzeko ordenagailu-kopurua erabakitzeko, ikastetxeko ikasle eta talde kopurua %50 ponderatzeko formula bat onartu da, 00/01 ikasturterako matrikulatik abiatuta, eta ekipo-kopurua ez da 20 baino gehiago izango, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan; eta Bigarren Hezkuntzakoetan, berriz, ez da 30 baino gehiago izango.
Formula honen bidez, hezkuntza-sisteman antzemandako kezkarik handienetako bat saihestu da, hau da, zenbait ikastetxe kaltetuta gertatzeko aukera; hain zuzen ere, beraien baliabideetatik informatika parkeak osatzeko eta berritzeko partida inportanteak bideratuta zituzten zentroak (edo hurrengo urteetan hala egiteko asmoa zutenak).
Informatika-material hori eskuratzeaz batera, ikastetxean zeuden informatika ekipoak ere txertatu dira sare lokalean, teknikak horretarako bide eman duenean behintzat (Pentium 200Mhz edo gehiago, eta RAM memoria 64Mb edo gehiago), beharrezko egokitzapenak eginez eta beharrezko gerta zitezkeen informatika-altzariak osatuz.
Gainera, kontuan hartuta ekipo askok ez zituztela aipatu gutxieneko baldintzak betetzen,eta, beraz, saretik kanpo geratzen zirela, Berriztu Plana (2003) sortu zen. 5000 ekipo zaharkitu inguru berriztu dira horri esker.
1.3 Interneterako konexioa
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila arduratu da ikastetxerako konexioa eskatzeaz telekomunikazio operadoreari. ADSL hautatu zen konexio-mota estandartzat. Hedadura- edo estaldura-arazoak zirela eta izandako salbuespenak banan-banan aztertzen dira, konexioari irtenbide bideragarria emateko asmoz.
Sailak bereganatuko du datuen transmisioagatik ordaindu beharreko tarifa, oso-osorik bereganatu ere, Internet erabiltzeak ikastetxe horietan gastu-gehikuntzarik ekar ez dezan.
Interneterako konexioa zerbitzu erantsiz osatuko da arian-arian (posta elektronikoko kontuak, cache-a, proxy-a, eduki-iragazkia, …).
Berriztu Planak abiarazteak berarekin ekarri duenez ikastetxeetako parke informatikoa handitzea, eta Premia sarea gero eta gehiago erabiltzen denez, banda-zabalera handitu behar izan da, ezaugarri berriei egokitzeko (ikastetxe-motaren eta ekipo informatikoen kopuruaren arabera zehaztu dira baremoak).