Euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Enpresak
WAI A - WCAG 1.0
Azken eguneratzea: 2008/10/10
Zementua, hezurrak bezala, deskaltzifikatu egiten da
Estudio europar batek materialaren azterketan dihardu, eskala nanometrikoan.

Zementuaren osaeraren enigmak argitzeko, bere errendimendua optimizatzeko eta sektoreko enpresei azken kostuak aurrezten laguntzeko, joan den irailean abiarazi zen “Codice” Europako ikerketa-proiektua. Tecnalia Korporazio Teknologikoa euskal erakundearen gidaritzapean garatzen da aipatu proiektua, eta lortzen diren emaitzak bestelako material batzuen bizitza erabilgarria hobetzeko baliagarriak izango dira.

Codice proiektuak (Computatonally driven design of innovative cementicious materials), simulazio konputazionaleko tresna baten garapena du oinarrian. Horrela, aldagai makroskopikoetatik abiatuta zementu-materialen egitura eta propietate mekanikoak errepikatzea lortzen da. Alegia, informatika-programa baten antzekoa da eta konposizioa, alearen tamaina, nahasketa, tenperatura edo ur-proportzioa bezalako elementu materialak sartzen dira programa horretan. Aldagai makroskopiko horietatik abiatuta, guzti-guztia errepikatu ahal izango da: egitura, propietate mekanikoak, erresistentzia fisikoa eta narriadura-prozesuen aurreko erresistentzia.

“Izan ere, zementua, hezurrak bezala, deskaltzifikatu egiten da; sistema horrek zementuaren erresistentzia nolakoa izango den aurreikusten lagunduko digu” azaldu du Jorge Sánchez-ek, Codice proiektuko fisikari eta koordinatzaileak. Hain zuzen, enpresek eta ikerlariek duten erronka nagusietako bat kaltzioaren lixibatzean datza. Zementu-osteoporosi izenarekin ezagutzen da halaber. Izan ere, ikerlariak aditzera eman duenez, "hezurren egitura eta zementuarena ia berdinak dira. Hezurren kasuan 1/1 kaltzio-fosfato hidratatua da, eta kaltzio-silikato hidratatua zementuaren kasuan".

Bestalde, “proiektuari esker, materialaren zatirik funtsezkoena eskuratuko dugu, eskala nanometrikoan eta prozesu makroskopioak betez". Betiere, zementuak giza gorputzaren egiturarekin duen antzekotasuna azpimarratuko da. Zehazkiago, “duela gutxi jakin da zementuaren C-S-H jela kolesterola bezalakoa dela; bi mota bereizi dira: “ona” bat, erresistentziaren aldeko ezaugarriekin, eta “txarra” bestea. Hortaz, ikerketan lehenengoa bigarrenaren gainetik sustatzeko nola jokatu behar den asmatzen saiatuko gara. […]

ITURRIA: Gremios, 2008ko urria