|
Etxebizitza Ministerioak atzo jakinarazi zuenez, zaratari buruzko araudi berriaren, Eraikuntzaren Kode Teknikoan (EKT) barne hartutakoaren, indarraldia urtebete, 2010 arte, atzeratzea erabaki dute, materialen fabrikatzaileek arazo handiak baitituzke eskakizun berrietara egokitzeko.
Adeces-Eskubide Zibil, Ekonomiko eta Sozialen aldeko Elkarteak atzo salatu zuenez, atzerapen hori -20 hilabetekoa dela diote- “higiezinen sustapenaren sektoreak bizi duen egoera bereziaren ondorioz egin da. Horrela, ez da komeni kostuak areagotzea etxebizitzen eraikuntzan, ez eta eraikuntza-proiektu teknikoki konplexuegiak egitea ere".
Beatriz Corredor buru den departamentuko iturriek aditzera eman dutenez, haatik, higiezinen krisiak ez du eraginik eduki atzerapena erabakitzeko. Atzerapena oraindik ez da erabaki irmoa, izan ere EKTren jarraipen-batzordeak, nahastutako profesionalek osatutakoak, berretsi behar du, bai eta autonomia-erkidegoek eta gobernu zentraleko ordezkari batek ere.
“Materialak fabrikatzen dituzten enpresek jakinarazi ziguten araudian barne hartutako eskakizun akustiko berrietara egokitzeko arazo larriak ari zirela izaten eta, ondorioz, ezinezkoa zitzaiela euren produktuak berme osoarekin hornitzea; beraz, aipatu erabakia hartu da” ziurtatu dute Ministeriotik.
ITURRIA: www.construnario.com , 2008/10/8
|